EH Bilduk neurriak proposatu ditu COVID-19ren hedapena gelditzeko eta haren aplikazioaren ondorioak arintzeko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2020ko mar. 16a, 20:21

EH Bilduk hainbat neurri proposatu ditu, osasun arlotik fiskalera doazenak, COVID-19ren hedapena geldiarazteko eta, ahal den neurrian, neurri murriztaileak aplikatzeak eragiten dituen ondorio sozial eta ekonomikoak arintzeko. 

Ezker subiranistak proposamen horiek lehendakariari eta gaur Lehendakaritzan bildu diren alderdi politikoei helarazi dizkie, uste baitu pandemia horri eta haren ondorioei modu bateratu eta koordinatuan egin behar zaiela aurre, auzolanean. Ildo horretan, sektore arteko mahai bat eratzea eskatzen du, non alderdi, enpresaburu, sindikatu eta gizarte honetako beste sektore batzuk egongo diren, birusaren hedapena gelditzeko eta neurrien ondorioak arintzeko ekintzak modu bateratuan lantzeko.

EH Bilduk proposatutako neurrien helburua da kutsatzea geldiaraztea, sektore ahulenak babestea, osasun-sistema babestea eta hainbat sektore eta esparru publikotan utziko dituen ondorioei eraginkortasunez aurre egitea.

EH Bilduk proposatutako neurrien artean daude:

- Erabateko konfinamendua. Lehentasuna, une honetan, birusaren hedapena geldiaraztea da. Horretarako, eta OMEk emandako eta planetako beste leku batzuetan arrakastaz aplikatu diren jarraibideei jarraituz, EH Bilduk konfinamendu osoa proposatzen du. Ahalik eta gehien geldiaraztea pertsonen mugimendua, eta pertsona horien mugimendua herritarrei oinarrizko zerbitzuak bermatzeko bakarrik izatea.

- 150 euroko laguntza. Ordainketa bakarreko aparteko laguntza berri bat ezartzea, 150 eurokoa, kalteberatasun-egoeran dauden familientzat, baldintza bakarra Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek preskribatzea izanik. Krisiaren berehalako ondorioen artean daude egoera ahulagoan dauden familiek premia biziko produktuak eskuratzeko dituzten zailtasunak. Ia 100.000 laguni erantzuna ematen dien Araba, Bizkai eta Gipuzkoako elikagai bankuak ixtean, lehen beharrerako produktu batzuen garestitzea batzen zaio.

- Arnas infekzioaren sintomak dituzten pertsona guztiei testa egitea. Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak aholkatzen duen bezala, uste dugu detekzio-probak egin behar zaizkiela arnas infekzioaren sintomak dituzten pertsona guztiei, gaur egun ez baitira egiten ari. Helburua transmisio kateak identifikatzea, isolatzea eta kontrolatzea da. EH Bilduk uste du behar beste partida prestatu behar direla ahalik eta test gehien egiteko eta ahalik eta proba gehien egiteko, OMEk gomendatu duenez.

- Adinekoentzako egoitza-zentroetan arreta zuzeneko langileen kopurua berehala handitzea. Oso ahulak diren pertsonak dauden zentro horietako langile-kopurua urria da, eta, horregatik, lehentasunezkotzat jotzen dugu langile gehiago izatea. Horri gehitu behar zaio bisitak jasotzeko ezintasunak eragiten duela zentro horretako langileek lan gehiago izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak