EH Bilduk sektore guztiak bilduko dituen mahai bat eratzea proposatu du, koronabirusaren ondorioak aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2020ko mar. 9a, 22:50

EH Bilduren ustez, koronabirusa eta haren ondorioak osasun publikoaren larrialdi hutsetik haratago doan gaia bihurtzen ari dira. Larrialdi nazional bihurtzen ari da koronabirusa, izango dituen ondorioak oraindik zehaztu gabe baitaude.

 

Horregatik guztiagatik, uste du iritsi dela unea koronabirusak eragin ditzakeen sektore guztiak eta horien ondorioak bilduko dituen mahai bat sortzeko. Foro horretan aztertu beharko litzateke nola jokatu gaixotasunaren aurrean eta, batez ere, gaixotasuna geratzeko hartzen ari diren neurriek zer nolako eragina izango duten aztertu beharko litzateke. EH Bilduk uste du foro horretan inplikatutako sektore guztiek parte hartu beharko luketela: enpresak, sindikatuak, osasuna, hezkuntza edota zainketaren esparrua (zaharren egoitzetan dauden pertsonak, ikastetxerik gabe geratu diren haurrak...). Guztien artean aztertu eta adostu beharko lirateke koronabirusa geratzeko hartzen ari diren neurriek zer nolako ondorioak dituzten eta horiei nola aurre egin.

Ezker subiranistaren ustez, beharrezkoa da krisi honi jada bilakatzen ari dena bezala heltzea: gizarte honetako sektore guztiei eragingo dien krisia. Horrela, EH Bilduk uste du alderdi guztiek zuzenean ezagutu behar dutela kasuari buruzko informazioa, eta batera tratatu behar dituztela har daitezkeen neurrien ondorioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak