Inbestidura saiorako jarrera bateratua adostetik hurbil daudela esan dute ERCk eta EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2019ko eka. 29a, 07:47

Bi alderdietako ordezkariak Bartzelonan bildu dira inbestidura saiorako jarrera bateratua adosten hasteko eta aliantza estrategikoa martxan jartzeko.

Kongresuan eta Senatuan elkarlanerako duten akordio estrategikoaren barruan, Bartzelonan bileraegin dute bi alderdietako ordezkaritzek, Espainiako Gobernuko presidentea hautatzeko inbestidura saioan jarrera bateratua adosten hasteko.

Lan bilera egin ostean, ERCk eta EH Bilduk uste dute hurbilago dagoela inbestidura saioan bi indar politikoek jarrera bateratua izatea, egoeraren azterketa eta diagnosi bera egiten dutelako. Zentzu horretan, eta marrazten ari den egoeraren aurrean, ERCk eta EH Bilduk uste dute Madrilen independentismo aurrerakoia balioan jartzeko unea iritsi dela.

ERC eta EH Bilduk azpimarratzen dute hartuko duten jarrera Pedro Sanchezek hartuko duen jarrerarekin eta egin nahi duenarekin oso lotua dagoela, hau da, elkarrizketaren eta negoziazioaren alde egiten duen eta jarrera demokratikoak izatetik aldendu nahi duen erabaki behar duela nabarmentzen dute Kataluniako eta Euskal Herriko bi indar independentistek.

Bartzelonako ERCren egoitzan egindako bileran, Kataluniako indar subiranistaren ordezkaritza osatu dute Pere Aragonès, Gabriel Rufián, Marta Vilalta, Sergi Sabrià y Carolina Telecheak. EH Bilduren ordezkaritza, berriz, honako hauek osatu dute Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Mertxe Aizpurua y Gorka Elejabarrietak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak