Talde paregabea osatu dugu herriak dituen etorkizuneko erronkei aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2019ko mai. 14a, 11:48
Izaro Elorza buru izango duen taldea arlo ezberdinetan eskarmentu handia duen pertsonez osatua izan da.

1.- Izaro Elorza Arregi, MVE, telekomunikazio, informatika eta ziber-segurtasun enpresako zuzendari teknikoa eta Ortuzabala eta Fiare banku etikoko bazkidea.

2.- Xabier Igartua Loidi, Ingeniari industriala eta automatika-elektronikako ingeniaria. Saskibaloi entrenatzailea zortzi urtetan.

3.- Anik Zubizarreta Arturo, Psikologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria.

4.- Iñaki Olalde Altzelai, Lanbide Heziketako irakaslea Arizmendin eta Bertso Eskolako eta Eltziako kidea.

5.- Maite Anton Leno, EITBko publizitate saileko langilea eta Aloñako igoerako antolakuntzako kidea.

6.- Iker Oñate Aiastui, Kazetaria eta herri mugimenduko kidea.

7.- Susana Altuna Ugarte, Oñatiko zinegotzia, Ongizateko Batzordeburua eta abokatua.

8.- Bixente Urrutia Elexpuru, Gurdibidetan hazitakoa eta zahartze aktibo solidarioan parte hartzen.

9.- Alaitz Kortabarria Igartua, Mondragon Unibertsitateko doktorea eta operazio logistiko produktiboen kudeaketako arloan irakasle eta ikerlaria.

10.- Axier Iraeta Izagirre, Ingeniaria, 14 urte ULMAn lanean eta ingurumenarekin konprometitua.

11.- Aritza Rueda Gonzalez, Diseinatzaile grafikoa eta HOTZ Oñatiko kidea.

12.- Karmelo Guridi Gallastegi, Fabrikazio mekanikoko diseinatzailea eta auzolanean eta kooperazioan bidelagun.

13.- Nerea Agirre Garcia, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria eta hezkuntza mugimenduko kidea.

14.- Santi Ugarte Maiztegi, Hezkuntza Saileko Prestakuntza eta Hezkuntzaren Berrikuntzan aholkularia eta Aloña Mendiko Espeleologia Taldeko kidea.

15.- Amaia Goitia Añorga, Gizarte hezitzailea eta boluntario aktiboa.

16.- Ander Aberasturi Elkorobarrutia, Ingeniari mekanikoa eta futbol entrenatzailea Aloña Mendin.

17.- Mertxe Arregi Erostarbe, Jubilatua eta bizitza laborala herriko merkataritzari eskainia.

18.- Jose Luis Fernandez Maure, TKNIKAn nazioarteko departamentuko zuzendari izana. 2018tik erretiratua eta filologia anglogermanikoan lizentziatua.

19.- Lurdes Ugarte Alzola, Jubilatu aktiboa eta elkartasun ekimenen bultzatzailea.

20.- Mikel Biain Berraondo, Oñatiko alkatea 2011tik eta Gestio eskolako titulatua eta Enpresagintzan gradua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak