Eraso egiten digute etengabe, gu garelako egoera baldintzatzeko eta iraultzeko gaitasuna eta borondatea dugun bakarrak; eta jendearen eskubide sozial eta ekonomikoak, autodeterminazioa eta preso politiko guztien kaleratzea defendatzeko. Ezker independentista da bermerik onena helburu horiek lortzeko, emandako hitza betetzen baitu. Ezkerreko subiranismoaren zintzotasunak eta irmotasunak kontrastea egiten dute EAJ, PSOE eta Podemosen historialarekin eta bete gabeko promesekin.
40 urte igaro ostean, bete gabeko estatutu bat dugu; batzuk esan ziguten zerua konkistatuko zutela eta haiekin herri honek bere etorkizuna erabaki ahalko zuela. Orain esaten digute ez dela erabakitzeko eskubidea mahai gainean jartzeko unea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.