Gaur, Martxoak 21, Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Espainiako Estatuaren eta EBren atzerritartasun legeak eta migrazio politikak salatu nahi ditugu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2019ko mar. 21a, 23:05
Gaur, Martxoak 21, Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Espainiako Estatuaren eta EBren atzerritartasun legeak eta migrazio politikak salatu nahi ditugu. Arrazismo instituzionalaren eta euskal herritar batzuen eskubideen urraketaren adibide garbiena dira
  • Euskal bide bat aldarrikatzen dugu kultura-aniztasuna oinarri duen elkarbizitzarako, eskubide berdintasunerako eta pertsona guztien inklusio sozialerako; beti ere, Euskal Herriko berezitasun kulturalak, sozialak eta politikoak aintzat hartuta.
  • Arrazakeriaren, xenofobiaren edota bestelako diskriminazioen gorakadaren aurrean, kultura-aniztasunaren kudeaketa demokratikoa proposatzen dugu, elkarbizitza sustatzeko eta pertsona guztien eskubide guztiak bermatzeko.
  • Martxoak 21 honetan gogorarazi nahi dugu emakume migranteek hainbat diskriminazio jasaten dituztela, eta beharrezkoa dela ekimenak martxan jartzea horiek onartzeko, ikusarazteko, eta emakumeek autonomia lortu eta ahalduntzeko
  • Espainiako Konstituzioak eta atzerritartasun legeek boto eskubidea ukatzen dutenez, hainbat euskal herritarrek ez dute ez bozkatzeko ez bozkatuak izateko eskubiderik. Euskal Herrian bizi diren pertsona guztien herritartasun osoa exijitzen dugu, jatorri edota naziotasunen gainetik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak