Gure samina eta atsekabea adierazi nahi dugu Zeelanda Berrian komunitate islamikoaren aurka izan den erasoaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2019ko mar. 15a, 22:08

Lehenik eta behin gure samina adierazi nahi diegu Christchurcheko erasoetan hilik edo zauriturik izan diren herritarrei eta haien familiei. Horrekin batera gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Zeelanda Berriko herritarrei eta komunitate islamikoari une larri hauetan.

Giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan sinesten du EH Bilduk, eta horren alde lan egiten du eta borrokatzen du egunero, Euskal Herrian eta mundu zabalean harremanak dituen herrialde guztietan. Mundu osoan gertatutako giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditugu.

Christchurchen gertatutako erasoa mundu mailan ematen ari den xenofobia eta islamofobia olatuaren adibide lazgarria da. Eskuin muturreko politiken homologazioaren ondorio, errentagarritasun politikoaren truke, komunitate minorizatuen diskriminazio eta kriminalizazioa dakarrena. Islamofobia, antisemitismoa, homofobia eta transfobia, xenofobia eta arrazismoa bultzatzen dituzten politiken ondorio da eraso hau.

Hauen guztien aurrean EH Bilduk herri eta pertsona guztien askatasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak