Klausula sozialen legeari ezezkoa emanda, Eusko Jaurlaritzak prekarietatea sustatzen jarraitzeko borondatea duela adierazi du

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2019ko ots. 19a, 19:07

Kontratazio publikoetan 1.200 euroko soldatak bermatzea gutxieneko baldintza da kalitatezko enplegua sustatzeko, dio EH Bilduk. Urkulluren Gobernua prekarietatearen sortzaile bilakatu da eta, are okerrago, uko egiten dio joera zuzentzeari.

 

EH Bilduk kontratazio publikoetan klausula sozialak arautzeko lege proposamena aurkeztu zuen urtarrilean, Administrazio Publikoa kalitatezko enpleguaren sortzaile izan zedin, baina Jaurlaritza berau tramitatzearen aurka agertu da gaur. Finean, Urkullu buru duen Gobernuak kontratazio publikoa prekarietatea areagotzeko erabiltzen jarraitzeko borondatea adierazi du erabaki horrekin.

EH Bilduk proposatzen duen legeak ekarriko luke, besteak beste, kontratazio publiko guztietan 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzea, onartezina delako Administrazioak ontzat ematea hark kontratatutako enpresa askotako langileek baldintza guztiz prekarioetan aritu behar izatea. Kalitatezko enplegua sortu eta sustatu beharrean, euskal administrazioak prekarietatearen sustatzaile bilakatu dira, azpikontratazioa kostuak murrizteko erabiltzen baitute, eta beti langileen lepotik. Hori da hain justu EH Bilduren lege proposamenak zuzendu nahi duena, langile horien guztien lan baldintzak Jaurlaritzaren ardura ere badirelako.

Jaurlaritzaren iritziak iritzi, EH Bilduk lege proposamena eramango du Legebiltzarreko Osoko Bilkurara, EAJk eta PSEk tramitera onartuko dutelako esperoan, tramitazioak izan ditzaketen zalantzak uxatzeko eta legearen edukiak adosteko aukera eman dezakeelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak