Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EH Bilduk egindako proposamenak bideragarriak eta legezkoak dira. Murrizketak atzera botatzea eta gizarte eskubideak zabaltzea zen gure helburua. Zoritxarrez, Gobernuak bertigoa izan du pertsonen ongizatea areagotuko luketen neurriak hartzeko.
Guk herri honetako politika publikoak aldatu nahi ditugu eta borondate guztia agertu dugu. Gaizki pasatzen ari diren pentsiodunak eta emakumeak izan ditugu buruan gure proposamenean. Bada garaia pertsona horiei erantzuten hasteko, bizitzak hobetzeko.