Abenduak 15, herri tailerra

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko aza. 30a, 07:20

Izaro Elorza Arregik, dei bat luzatu zien herritar guztiei etorkizuneko Oñati irudikatu eta ekintza plana diseinatzeko abenduaren 15ean Gaztelekuan egingo den herri tailerrean parte hartzeko

Oñatiko EH Bilduk azaroaren 26an ireki zuen alkategaiak proposatzeko barne prozesua eta atzoko egunez jakinarazi zuten prozesura aurkeztu den lehen hautagaiaren izena: Izaro Elorza Arregi, 35 urteko oñatiarra.

Izarok atzo arratsaldean agerraldia egin zuen egungo alkate Mikel Biain, zinegotzi, zinegotzi ohi eta babesa adierazi dioten hainbat herritarrekin batera. Eta ekitaldi horretan eman zuen abenduaren 15ean burutu nahi duten herri tailerraren berri.

Egungo alkate Mikel Biainek aurrez adierazia bazuen ere, jada ofizialki jakinarazi zuen  EH Bilduk irekitako prozesuan ez zuela bere burua aurkeztuko. 8 urte hauetan bere ondoan izandako kide guztienganako esker hitzak izan zituen eta jarduera instituzionala uzten duen arren EH Bilduren baitan herrian lanean jarraituko zuela adierazi zuen.

EH Bilduren barne arautegiaren arabera 15 bilkidek babestu behar dute zerrendaburu izateko hautagaitza eta Izaroren abalista zerrenda eremu sozial zein instituzionaletan aritu diren hainbat pertsona ezagunek osatzen dute

Babeste instituzionalen artean azaltzen dira EH Bilduko parlamentaria den Larraitz Ugarte, batzarkide eta alkateorde Iosu Lizarralde, zinegotzi ohi Leire Egaña eta Beatriz Gereka eta egungo zinegotzu Leire Zumalde, Borja Moiua eta Nerea Zubia.

Gizarte mugimenduetan ari diren pertsonen zerrenda hauek osatzen dute: Igor Tome (EH Bilduko koordinatzailea), Arkaitz Bengoa (kultur mugimendua), Amaia Goitia (kooperazio eta gizarte ekintza), Nagore Altube (hezkuntza mugimendua), Aitor Urizar (gazte mugimendua – Ernai), Alberto Etxeberria (pentsionisten mugimendua - Duintasuna), Karmele Guridi (mugimendu feminista) eta Ander Aberasturi (kirola).

Oñatiko EH Bilduk ezarritako barne prozeduraren arabera hautagaitzak proposatzeko azken eguna abenduaren 9a da eta beste hautagaitzarik aurkeztu ezean automatikoki Izaro alkategai bihurtuko litzateke. Kasu horretan, abenduaren 15ean EH Bilduk burutzekoa duen tailer eta ekitaldi politikoan proklamatuko litzateke ofizialki.

15 bilkidek babestutako beste hautagaitza bat aurkeztuko balitz abenduaren 29an amaituko litzatekeen primaria prozesu bat burutuko litzateke eta orduan emango zen alkategaiaren proklamazioa.

Programa eta gainontzeko zerrenda

Koalizio soberanistatik adierazi dutenez urtarrila amaierarako harittu prozesuaren baitan aurrera eramaten ari diren Herri Proiektua amaituta izatea espero dute. Proiektu horrek ekinbide instituzionalak eta sozialak izango ditu eta bertatik eratorriko da hauteskunde programa. Proiektua osatzen joateko tailer bat antolatu dute abenduaren 15erako eta atzoko agerraldian deialdi bat egin zuten bertaratzeko.

 

Soslaia

Izaro Elorza Arregi, 35 urteko 2 alaben ama. Telekomunikazio ingeniería eta Euro MPM masterra dauka.

MVE-n Zuzendari teknikoa da egun. 

Ortuzabaleko eta fiare banka etikoko bazkide

Afizioak.: kirola (korrikalaria, mendia...), bidaiatzia, musika etb.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak