Estrasburgoko epaiaren aurrean EH Bilduren irakurketa

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko urr. 24a, 08:24

Euskal presoei zigorrak luzatzeko eta askatasunera heltzea oztopatzeko Espainiako estatuak erabiltzen duen ingeniaria juridikoa salatu du EH Bilduk

iza Eskubideen Auzitegiaren erabakiak ez da espero genuena, pisuzko iritzi juridikoek kontutan hartuta edota Europako beste instituzioek -Europako Batzordeko Justiziako ordezkariaren iritzia, adibidez- adierazi zuten moduan. Frantziako estatuan betetako sententziak Espainiako estatuan aintzat hartu behar direla oinarrizko eta logikazko printzipio bat izan behar du.

Edonola ere, EH Bilduk salatu nahi du euskal presoei zigorrak luzatzeko eta askatasunera heltzea oztopatzeko Espainiako estatuak erabiltzen duen ingeniaria juridikoa. Salbuespenezko legedia eta salbuspeneko interpretazioa bertan behera geratu behar dira. Frantzian betetako zigorrak aintzat ez hartzeko bezalako jukutriak bakarrik balio dute presoen, familiarren eta lagunen mina eta sufrimendua areagotzeko.

Gaurko erabaki hau presoen aferari mendeku ikuspegi batetik begiratzen diotenek soilik txalotuko dute. EH Bilduk ez du atzera egingo euskal presoen egoera konpontzeko irtenbideak bilatzen, eta bakea eta bizikidetzaren aldeko hautu zintzoa berresten du gaur ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak