EAJk eta PSEk uko egin diote Jaurlaritzak enpresentzako Berdintasun Ziurtagiri bat sortzeari

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko urr. 12a, 12:55

Enpresek, gizarteko eragile garrantzitsuenetariko moduan, izugarrizko ardura dute ezberdintasuna sustatu edo aldatzeko garaian. Horregatik, salatzen dugu Gobernuak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko politikak oztopatzea

EH Bilduk proposamen zehatza aurkeztu du gaur Legebiltzarrean parekidetasunaren bidean aurrera egiteko: Enpresetan berdintasun ziurtagiri bat sortzea eskatu du. Berdintasunaren aldeko ekimen positibo bat izan arren, Legez Besteko Proposamena ez da aurrera atera, EAJk eta PSEk, PPrekin batera, atea itxi diotelako. Hortaz, Jaurlaritzak ez du martxan jarriko enpresek berdintasunaren alde egiten dituzten praktika onak saritzeko ziurtagiria.

“Enpresek, gizarteko eragile garrantzitsuenetariko moduan, izugarrizko ardura dute ezberdintasuna sustatu edo hau aldatzeko garaian. Eta hona ekarri dugun hau, proposamen konstruktiboa da, posibilista, eta beharrezkoa. Beharrezkoa, ez duelako balio betikoarekin jarraitzeak, ideia berriak behar ditugu, 2018ko titularrak 2019an errepikatu ez daitezen”, azaldu du Oihana Etxebarrietak Osoko bilkuran. Bere hitzetan, “ziurtagiri bat sortzea eskatzen genuen, zeinak eragile eta adituen laguntzarekin, enpresek bete beharrezko gutxienekoak izendatuko zituen. Hontara atxikitzen zirenak kontratazio publikoetan saritzea ere proposatzen genuen. Eta horri ere ezetz esan diozue”, leporatu die gobernukideei.

Horregatik, EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi du “pena handiarekin” hartu duela EAJ eta PSEren ezetza: “Berdintasunaz ari gara, lan parekidetasunaz, emakumeok pairatzen dugun bazterkeriaz, kontziliazioaz, arrakalaz eta hainbat gauza gehiagoz. Beraz, edo denak berdin jarraitzea nahi dugu, emakumeok prekarietatean geratu daitezela ziurtatzeko, edo ausartzen gara”.

 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak