Zubiak Eraikiz plataformak 17.000 sinadura bildu ditu eskola inklusibo baten aldeko lege proposamena tramitatzeko.
EH Bildu horren alde agertu da euskal eskoletan segregazioa arazo larria delako eta premiazkoa delako neurriak berehala hartzea.
Hezkuntza funtsezko tresna da kohesio soziala sustatzeko, herritar guztien aukera berdintasuna bermatzeko, baina egungo hezkuntza sistemak porrot egin du, gizarte paraleloak sortzen ari direlako; haustura soziala gero eta nabarmenagoa da. Hezkuntza Sailak kaletik eta sektoretik, egiten zaion edozein ekarpen blokeatzen du beti, eta gaurkoa ez da ezberdina izan.