Erorien Haranean ehortzitako euskaldunak identifikatu eta Euskal Herriratzea proposatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko ira. 7a, 17:13

Julen Arzuagak legez besteko proposamena aurkeztu du Jaurlaritzak horretarako gestioak egin ditzan. Legebiltzarra Amnistia Legea indargabetzearen alde ager dadila eskatu du.

Gobernu espainola Erorien Haranean planteatzen ari den esku-hartzearen haritik, EH Bilduk legez besteko proposamena erroldatu du gaur Legebiltzarrean Jaurlaritzak behar diren gestioak egin ditzan frankismoaren ikur horretan ehortzita dauden euskal jatorriko errepublikazale, miliziano eta gudariak identifikatzeko, DNA frogak eginez, eta euren gorpuzkinak Euskal Herriratzeko, betiere familia, biktimen elkarte, erakunde historiko, elkarte memorialista eta herri mugimenduarekin elkarlanean. Helburua, Julen Arzuagak azaldu duenez, “frankismoaren biktima horiei merezi duten aitortza eta erreparazio osoa ematea da, Francoren memoria goresten duten azpiegiturak eta sinboloak ezabatzea ez delako nahikoa; memoria berreskuratzeak biktimei merezi duten aitortza eta erreparazioa ematea eskatzen du”.

Norabide horretan, Arzuagaren ekimenak planteatzen du Legebiltzarrak Amnistia Legea indargabetzea galdegin dezala eta Memoria Historikoaren Euskal Lege bat onartzearen alde ager dadila. Izan ere, “normalizazio demokratikoak zigorgabetasuna desagertzea behar du, eta horretarako, Nazio Batuen errelatoreek behin baino gehiagotan esan duten moduan, biktimak aitortu eta erreparatu ez ezik, gizateriaren aurkako delitu-egileen ardurak ikertu, argitu eta zigortu ere egin behar dira, eta Amnistia Legea da hain justu hori eragozten duena”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak