Merkataritza bizi eta orekatu baten alde

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko abuztuaren 22a

Denda txikiek funtsezko zerbitzua ematen diete herritarrei. Aberastasun sortzaileak dira eta humanoago eta seguruago bihurtzen dituzte gure herri eta auzoak. Denda txikiak herri eta auzo bizien berme dira.

Azken hamar urteetan, denda txikien %15 inguru desagertu dira Gipuzkoan. Beraz, bereziki zaindu beharreko sektorea da. Horregatik ezinbestekoa da instituzioek gune handien moratoria aplikatzea, merkataritza eredua berraztertzea eta denda txikiak sustatzeko neurriak hartzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak