EH Bilduk Argentinako mugimendu feministarekin elkartasuna adierazi nahi du

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko abu. 9a, 13:39
EH Bilduk elkartasun feminista eta internazionalista adierazi nahi die Argentinan abortatzeko eskubidearen alde borrokan aritu diren milaka herritarrei.

Azken ordu hauetan berri txarrak heldu zaizkigu Atlantikoaren beste aldetik. Argentinako Kongresuaren bozketa gainditu ondoren, Senatuan ezezkoa nagusitu da, 38 senatarik lege proposamenaren kontra eta 31k alde bozkatu dutelarik.

Legez, bi kasutan soilik abortatu daiteke Argentinan: Emakumea bortxatua izan denean edota amaren bizitza arriskuan dagoenean. Ordea, ezkutuko abortuak ohikoak dira, eta maiz emakumearen heriotza eragiten dute. Gobernuz kanpoko erakundeen esanetan, 500.000 emakumekoa izan daiteke kopuru hori.

Euskal Herriko emakumeok ere gure gorputzen burujabetzaren aldarria kaleetara eraman izan genuen eta badakigu bide hori luzea eta latza dela baina atzera bueltarik ez duena askatzailea delako. Dudarik ez dugu zuek emandako aurrerapauso irmoak garaipenera eramango zaituztela.

Zuen borroka gurea delako, gure bihotzak berde kolorez margoztu dira. Gure lurralde eta gorputzen burujabetzaren bidean elkartuko gara.

Izan dadila lege!

Gora borroka feminista!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak