EH Bilduk uste du aipatutako akordioa aurrekari desegokia dela Gasteizko Parlamentuak onartutako lege baten edukia aldatzen duelako. EH Bilduk bere garaian urrats ez nahikotzat hartu bazuen ere, ez zuen bere kontra bozkatu. Orain Auzitegi Konstituzionalaren esku ez uzteagatik, bere edukia errebajatuko dute. Ez da EH Bilduk espero zuena, Estatuaren biktimen aitortzan eta erreparazioan handinahiagoak baikara, biktima guztien eskubideak bermatzeko.
EH Bilduk ez du arrazoirik ikusten lehen emaniko bozka aldatzeko. Hala ere, Madrilekin eginiko negoziazioak ez dakar hobekuntzarik, eta aurrekari arriskutsua da. Anbizio gutxiko legea bada ere, Estatuaren biktimak onartzeko ibilbidea hasiko du. EH Bilduk lanean jarraituko du biktima guztien aitortzaren eta erreparazioaren alde lanean, bazterketarik onartu gabe.