Eestatus Politiko berriaren oinarriak adostu eta itxi genituen atzo.
Oinarria ipini dugu autonomismoaren garaia amaitutzat emateko eta autonomiatik subirautzara salto egiteko. Naziotasuna eta erabakitzeko eskubidea giltza dira herritarren eskubide sozial eta ekonomikoak, eskubide guztiak, egikaritu eta bermatzeko. Hori horrela, menpekotasunean oinarritutako harreman eredu batetik berdinen arteko harreman eredu batera pasatzeko oinarriak ipini ditugu, eta horrek herritarren eskubideak blindatzea dakar.