Altsasuko gazteen kontrako salbuespenezko epaiteka eta sententzia salatzen du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko eka. 2a, 05:32

Bat egiten dugu gaur 13:00etan herriko plazan burutuko den elkarretaratzearekin eta bertan parte hartzera animatu nahi dugu herritar oro

Auzitegi Nazionalak, salbuezpenezko epaitegiak, beste behin ere agerian utzi du jatorritik duen funtzio errepresiboa Altsasuko 8 gazteren kontra egindako sententziarekin. Epaileak 2 eta 13 urte bitarteko kartzela zigorrak ezarri dizkie gazteei, 2016ko urriaren 15ean, herriko ferietan izandako liskarrarengatik. Azkenean terrorismo deliturik ez dela egon adierazi arren, epaitegiak zigorraren astungarri moduan ezarri du auziperatuek Guardia Zibilaren kontra zuten mespretxua. Horrela, berriz ere argi geratu da Auzitegi Nazionalaren kutsu eta helburu politikoa.

EH Bilduk hasieratik gertaera hauek jaso duten trataera neurrigabea salatu nahi du beste behin ere. Gauean, festa giroan, gertatutako liskar bat, helburu politikoengatik erabili da, Altsasuko gazteria zigortzeko asmoarekin, desorosoa zaien gazteri aktibo eta mugitua zigortzeko asmoarekin. Gaur ezagutu dugun sententzia neurrigabeko bidegabekeria da EH Bilduren iritziz.

EH Bilduk Altsasuko gazte, beren senitarteko, lagun eta bizilagunei elkartasuna eta babesa erakutsi nahi die albiste gogor hau ezagututa. Hilabete hauetan erakutsi duten duintasuna eredugarria da, mendeku politika, muntai polizialak eta jazarpen mediatiko kanpainak onartzen ez dituen herria direla argi utzi dute.

EH Bilduk, Nafarroako gizarteak Altsasuko gazteei eta beren senitartekoei adierazitako elkartasuna eta babesa gogorarazi nahi du. Kalera irtendako herritar guztiei dei egiten die, neurrigabeko sententzia honen aurrean mobilizatzen jarraitzeko, justizia lortu arte.

 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak