Txillardegi oroituz: EH Bildu udal taldearen gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko mai. 30a, 07:43

Txilardegi zenaren oroimenaren haritik, Maiatzak 31, 19.30 Udal Osoko Bilkurara gerturatzeko gonbitea luzatu nahi dizugu. Kontuan hartuz, Oñatiko lurrean (Arantzazun) 1956an, euskara batuaren premia aldarrikatu zuela lehen aldiz Jose Luis Alvarez Enparantzak (Txillardegi) Euskaltzaindiaren Batzarrean. Kontuan hartuz duela 50 urte, 1968an, Oñatiko lurrean (Arantzazun) gure Herriarentzat funtsezko bihurtu den euskara batuaren lehen urratsak eman zirela eta horren abiapuntuan egon zela Jose Luis Alvarez Enparantzak (Txillardegi) eskainiriko oinarria (Koldo Mitxelenak aurkeztutako Euskal Idazkaritzak eginiko dokumentua). Kontuan hartuz Enparantza senitartekoak Oñatin dauzkatela erroak, Araotzen zehazki. Gure herri-memorian hori dena gera dadin eta datozen belaunaldiak horren garrantziaz jabetu daitezen. Adierazpen bat onartuko da Udalbatzan, Txilardegi zenaren senitartekoak ere bertan izango direlarik. Animatu zaitez! Aurrez mila esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak