EH Bilduren ekimenez, Legebiltzarrak EAJk eta PPk adostutako Estatuko aurrekontuak errefusatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko mai. 25a, 00:31

Miren Larrionek ohartarazi duenez, EAJk babestutako aurrekontuek arrakala soziala handitu eta zerbitzu publiko eta lan baldintzak are gehiago debaluatzen dituzte. EAJk ez du bere hitza bete eta baimen osoa eman dio Gobernu espainolari herri honi dagokiona kentzen segi dezan.

EH Bilduren ekimenez, Legebiltzarrak errefusatu egin ditu Estatuko Aurrekontu Orokorrak, atzo bertan EAJk PP, C’s, UPN eta eskuin espainol osoarekin adostu zituenak. Miren Larrionek ohartarazi duenez, EAJk aurrekontu antisozialak babestu ditu, soldaten eta lan baldintzen debaluazioa areagotu dutenak. Horri jarraituz, jeltzaleek euren aurpegia zuritu nahian aldarrikatzen duten egonkortasunaren faltsutasuna salatu du, egia esan “austerizidioaz eta arrakala sozialaren handitzeaz” hitz egin beharko luketelako. “EAJk abala eman dio Gobernu espainolari gure eskumenak urratzen eta dagokiguna kentzen segi dezan, horren ostean gure eskubideekin jolastu eta negoziatu ahal izateko, Kongresuan gutxiengoan geratzen denean”.

EH Bilduko legebiltzarkideak jeltzaleen aitzakiak desmuntatu ditu. “EAJk dio PP eta Ciudadanosen politikak saihesteko modurik onena haiekin batera bozkatzea dela, politika berberak egiten jarraitzeko; Cifuentesek metafisika masterra ere beharko luke horrelako justifikazio bat azaltzeko”. Horren haritik, emandako hitza ez betetzea egotzi dio EAJri: “155. artikulua mantendu bitartean aurrekontuak ez negoziatzeko konpromisoa hartu zuen, baina azkenean negoziatu eta bozkatu ditu artikulu hori indarrean dagoenean, eta, gainera, biharamunean Kataluniaren aurkako beste eraso batekin esnatu gara”, gaur goizeko atxiloketak gogora ekarriz.

Larrionek EAJk PPrekin adostutako aurrekontuen edukiak zerrendatu ditu, eta euren gabezia larriak agerian utzi ditu. Hala, arlo sozialari dagokionez, aurrekontuek ez dute ongizate estatua bermatzen eta egoera zaurgarrian dauden herritarrak are gehiago pobretzen dituzte, gastu publikoa %38ra mugatzen dutelako, oso urrun Europako bataz bestekotik; aldiz, zerbitzu sekretuetan, Errege Etxean eta Defentsan (%10 +) inbertsioak handitzen dira, pentsioen igoera (10 euro bakarrik 700 euroko pentsioetan) hutsaren hurrengokoa den eta milaka pentsiodun pobrezian uzten dituen bitartean.

EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, aurrekontuak negoziatzerakoan EAJk kezka bakarra zeukan, Abiadura Handiko Trena, alegia, baina horretan iragarritako inbertsioak ere kea baino ez dira, ohartarazi duenez. “Iaz 400 milioi iragarri zituzten, baina azkenean erdia baino ez da gauzatu; AHTren kasuan, zehazki, inbertsioen %57a ez da egikaritu”. Eta gauza bera gertatu da funtsezkoa den Ikerketa eta Berrikuntza arloan, 2017an iragarritako inbertsio gehienak ez direlako gauzatu, eta horrek kalte handia egin die euskal enpresa eta unibertsitateei. Eta kalte ere egiten die, euskal udalei kasu honetan, defizit muga %0koa izan dadila onartzeak.

Azkenik, Larrionek Urkulluri gogorarazi dio EAJ-PP akordioak atea ixten diola hain justu hark eta Uxue Barkos lehendakariak espetxe politika aldatzeari begira Bertizen eginiko proposamenari. Izan ere, espetxe politika ez aldatzea izan da UPNren baldintza, eta Rajoyk onartu du, aurrekontuen alde bozkatzeko, eta Rajoyk

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak