Euskaldunon hitza garrantzitsua da guretzat, eta PNVk hitza jan du; ez da fidatzekoa. Korrupzioa barneraino sartuta daukan PPren mesedetan dabil PNV. Ahul zegoen gobernua indartu du, Euskal Herriari eta Kataluniari eraso egiten jarraitzeko. PPk eta Ciudadanosek osatutako 155.aren klubeko kide berria da PNV eta Kataluniako gatazkaren zama guztia katalanengan jarri du, hau da, katalanak bide bazterrean abandonatu ditu 4 xoxen truke.