EH Bilduk proposatu eta Legebiltzarrak Lan Ikuskaritza indartzeko eskatu dio Lakuari, lan istripuak gutxitzeko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko mai. 17a, 18:05

Maider Otamendik azpimarratu du prekarietatea dagoela lan istripuen arazoaren oinarrian, eta ezinbestekotzat jo du, beraz, neurri eraginkorrak hartzea lan baldintza duinak bermatzeko.

EH Bilduren legez besteko proposamenari jarraituz, Legebiltzarrak Lan Ikuskaritza indartzeko eskatu dio gaur aho batez Jaurlaritzari, lan istripu kopurua altua murrizte aldera. Maider Otamendik arazo horren tamainaz ohartarazi du, eta azpimarratu du jatorrian langileek pairatzen duten prekarietatea dagoela. Hartara, ezinbestekotzat jo du prekarietatearekin amaitzeko neurri eraginkorrak hartzea, bistakoa delako orain arte hartutakoak ez direla aski izan, arazoak bere horretan jarraitzen duelako.

Horren haritik, EH Bilduko legebiltzarkidea pozik agertu da gaur norabide horretan erdietsitako akordioarekin, Jaurlaritzak Lan Ikuskaritzaren giza baliabideak eta baliabide materialak areagotu beharko dituelako. Zehazki, lan arriskuen prebentzioan lan egiten duten ikuskatzaileen kopurua handitu beharko du, lehentasun osoz bete beharko du transferituta dauden ikuskatzaile-postu guztiak eta beharrezkoak diren postu berri sortu beharko ditu.

Halaber, EH Bilduk sustatutako akordioaren arabera, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketaren transferentzia, Lan Ikuskaritza osoa barne, Gobernu espainolari eskatzeaz gain, Legebiltzarrak Lakuari galdegin dio, batetik, bermatu dezala Administrazio Publikoarentzat lan egiten duten enpresek lan arloko legeria zorrotz betetzen dutela eta, bestetik, arrisku-ebaluazioen eta prebentzio plangintzen gaineko kontrol zehatz-zehatza egin dezala Gobernuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak