Oñatiko EH Bilduk herritar eta sektore gehiago biltzeko bokazioa izan du abiatu zen unetik, eta asmo hau berretsi nahi dugu larunbateko Herri Batzarrean, uste baitugu gure egitasmoa gehiengoen interesen araberakoa dela eta atxikimendu berriei esker aberastuko dela etorkizunean.
Norabide horretan, etorkizunerako zein Oñati behar dugun eta ortzi-muga horretara iristeko jarraitu beharreko bidea irudikatu nahi dugu guztion artean.
Zeregin horretarako eta proiektua ahalik eta partekatuena izateko guztion beharra dugu, zure beharra dugu!!
BILDU Oñatiko EHBildura!