Jauzia egin nahi dugu eta ideia eta proiektu berriak ekarriko dituzten pertsona eta sektore independenteak barnean hartzen dituen subjektu politikoa izatera igaro nahi dugu. Ez dugu galdetu nahi gutariko bakoitza nondik gatozen, baizik eta denok elkarrekin nora joan nahi dugun.
Horrek guztiak kontratu berria egin beharra dakar, Oñatiko EH Bilduren egitura eta funtzionamendua nahiz praxis politikoa errealitate berrira egokitzeko aukera emango duena.
Zeregin horretarako eta proiektua ahalik eta partekatuena izateko guztion beharra dugu, zure beharra dugu!!
Apirilak 21ean goizeko 10etan Kultur Etxean egingo dugun batzarrean azalduko dugu prozesuaren nondik norakoa.
BILDU Oñatiko EHBildura!