Ostegunean Madrilen epaituko dituzten Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini EH Bilduko komunitate osoaren babesa eta esker ona agertzeko, ekitaldi politikoa egingo dugu igandean, apirilak 15, 12:30ean, Azpeitiako plazan.
Beren zintzotasunean eta konpromiso politikoan sinesten dugu eta elite ekonomikoen gainetik herritar ororen interesak babestu behar direla uste dugu EH Bildun.
EH Bildutik berresten gara: zigor eskaera horiek erabat bidegabeak dira. Soilik politika egiteagatik, proiektu politiko batekiko eta ideia batzuekiko konpromisoari eusteagatik, beren etorkizun pertsonala jokoan dute Intxaurrandietak eta Errazkinek.
Etekin pertsonalik ez zuten atera, gardenak eta zintzoak izan ziren erabakiak hartzerako orduan, eta orain PNV-PSEren erabakiz bidegabekeria latza pairatu dezakete.
Haien gainean, zigor eskaera oso gogorrak jarri dituzten honetan, 46 eta100 milioi euro artekoak (ikusi den bezala gaindimentsionatua zegoen erraustegiaren proiektua gelditzeagatik), guztiz ezinbestekoa da EH Bilduko komunitatea osatzen dugun guztion artean erantzun jendetsu eta irmo bat ematea.
Oñatiko EH Bildukoak bertan izango gara!