Instrumentu guztiak behar ditugu euskal sistema propio batek nahikoa baliabide izan ditzan. Madrili eta egungo sistemari lotuta jarraitzeak gaurko eta biharko pentsiodunen pobrezia betikotzea besterik ez dakar.
Hitz politek ez dute jaten ematen,ez dute balio pentsiodunei merezi duten duintasuna eta aitorpena emateko. PP eta haren politikak babesten dituztenak dira sistemaren arrisku nagusiak.