Martxoak 8

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko ots. 17a, 10:42
Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako martxoaren 8ko emakumeen grebarekin bat egiten du EH Bilduk

Euskal Herriko jendartean ere bai, emakumeak dira -batez ere prekaritate eta berdintasun-ez egoera modu gordinenean bizi dutenak- berdintasunean oinarritzen ez den eredu sozial patriarkalaren ondorio sozialak, ekonomikoak eta lan arlokoak pairatzen dituztenak.

EH Bildurentzat lehentasuna da mobilizazio soziala eta gure jendarteak aurrera egitea ahalbidetuko duen, hau da, egiazko berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzea ahalbidetuko duten tresna politikoak eraikitzea. Eraiki nahi dugun jendarte eredua gure herrian bertan erabaki ahal izateak ahalbidetuko dio Euskal Herriari behar dituen aldaketa sozialetan aurrera egitea, eta horren bidez herri honetako gizon eta emakumeek berdintasunean oinarritutako jendarte justua partekatzea.

Zaintza-lanak eta enplegua berdintasunean eta bidezko era batean partekatu behar dira; pertsonen beharrizanak erdigunean jarri behar ditu sistema ekonomikoak, eta ez merkatuaren beharrizanak; erabaki politikoetan egiazko berdintasun egoeran parte hartzeko aukera izan behar dute emakumeek, eta beren gorputzaren gaineko zein sexualitatearen gaineko erabakiak askatasunean hartzeko aukera izan behar dute, indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, gure herri eta hirietan martxoaren 8an egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten die EH Bilduk Euskal Herriko emakumeei. Era berean, beren egunerokoan ere lanean jarraitzeko deia egiten die, gure herriak behar dituen tresna politikoak eskuratu eta jendarte eredu aurreratua, justua eta ekitatiboa eraikitzeko, egiazko berdintasunean oinarritutako jendarte eredua eraikitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak