Indarkeria matxistak gertaera lazgarriak utzi dizkigu berriz. Madrilen gizon batek bikotekidea (jatorriz Eibarkoa zen emakumea) eta haren 12 urteko semea hil ditu.
Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Ez gaude onartzeko prest eta ezin gara geldirik geratu. Hori horrela, Oñatiko EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitutako salaketa mobilizazioekin.