«Geroz eta gehiago ari dira gurekin ateratzen; gaztetxoak, batez ere»

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2015ko ira. 11a, 08:29

Xabier Lapitz Noticias Taldeko kazetariaren zutabea BERRIAn Miren Elgarresta (EAJko Oñatiko zinegotzi eta Foru Adundiko Berdintasun zuzendaria) kritikatuz

«Hamahiru urte daramatzat dagoeneko Jaizkibel konpainiarekin desfilatzen, eta kontua gero eta apalago ikusten dut nik: aurrenekoz ez dut txisturik entzun Kale Nagusian. Kartelak eta plastiko beltzak, ordea, bai. Jakina zen urtero bezala dezente ikusiko genituela, aurkakoek esaten dutelako gu alardean irtetearen ondorio direla; alegia, guk eragindako zerbait. Ulertezina iruditzen zait. Oro har, nahiko ondo joan da desfilea, eta gero eta jende gehiago ateratzen ari da gurekin, batez ere gaztetxoak. Nik familian egiten dut urtero ibilbidea, eta aurten, nire alabekin irten naiz lehen aldiz: poz handia dut, badagoelako harrobia. Horrek esan nahi du zer edo zer aldatzen ari dela, pixkanaka bada ere».

»Bide horretatik jarraitu behar dugu aurrerantzean ere. Beste alardeko jendearekin harreman estuagoak ditugu orain: kuadrilla mistoak daude, eta askok txaloka hartzen gaituzte, arazorik gabe. Erakundeen babes gabeziaz zer esan... Uste dut Gipuzkoako Diputazioan badela berdintasun gaiez arduratzen den andre bat, etorri ez dena. Zertarako behar dugu, horrelako egun batean etortzen ez bada? Udalaren jarrera giltzarria da egoera iraultzeko. Zail dago, baina noizbait normalizatu beharko da; ziur naiz».

XABIER LAPITZ. KAZETARIA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak