EAJ eta PSEk alarde parekideari harrera ofiziala ukatu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2015ko uzt. 21a, 00:29

Irun eta Hondarribiako alarde parekideei Gipuzkoako Batzar Nagusiek harrera ofiziala egiteko aukera ukatu egin dute EAJ eta PSEko batzarkideek, berriro ere bizkarra emanez emakume eta gizonen arteko berdintasunari.

 EH Bilduren batzarkide taldeak eskaera zuzena erregistratu zuen Eider Mendoza presidenteak Irun eta Hondarribiako alarde parekideetako konpainiei erakunde harrera egin diezaien. EAJk eta PSEk, aldiz, bere gehiengo osoa erabili dute Batzar Nagusietako Mahaian ekimen hau blokeatzeko, alarde baztertzaileen alde modu ageri bezain lotsagabean jokatuz.

EH Bilduko batzarkide Ainhoa Beolak adierazi duenez, “oraindik ere alarde parekideak ez du erdietsi alor instituzionalaren merezi duen babesa eta errekonozimendua. Aurreko legealdian, baina, aurrerapauso nabarmenak eman ziren, bai Foru Aldunditik, bai Batzar Nagusietatik. EAJ eta PSEren gehiengo osoak, ordea, berriro ere atzera eraman nahi du Gipuzkoa zentzu askotan, emakumeon eskubideen arloan ere. Benetan kezkagarria da Gipuzkoako Parlamentua diren Batzar Nagusiek kontra egitea harrera proposamen bati, emakume eta gizonen parte-hartze parekidea burutzeagatik”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak