Hain justu, Frantziako zuzenbideak galarazia die gizonezko homosexualei odola emateko aukera. Europako zuzentarau batek antzeko ildotik jotzen du; "gaixotasun kutsakorrak hartzeko arrisku handia eragiten duten jokabide sexualak" dituzten pertsonak odola ematetik baztertzen ditu zuzentarauak. Estrasburgoko Auzitegiak Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari galdetu zion ea Frantziako araua bateragarria den Europako zuzentarauarekin.
Auzitegiak aitortu du Frantziako arauak "sexu joeraren araberako bazterkeria" sor dezakeela gizon homosexualekiko. Hala ere, zehaztu du helburua "gaixotasun kutsakor baten transmisio arriskua ahalik eta txikiena" izatea dela eta debekua justifikatzeak "osasunaren babes maila altua" lortzeko xedeari erantzuten diola.