Kultur eta Jatorri aniztasuna: oinarri ideologikoak eta proposamen zehatzak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2015ko api. 9a, 05:32

Kultur eta jatorri aniztasuna lantzerakoan ondorengo oinarri ideologikoak izango ditugu kontutan

 

Migrazioa eragiten duten arrazoiak anitzak dira: kulturalak, sozialak, politikoak eta, gehienetan, ekonomikoak. Arrazoi horiek eragindako beharrek barreiatu dituzte euskal herritar ugari munduan zehar eta, alderantziz, jatorri anitzetako pertsona ugari Euskal Herriratu.

Jatorri eta kultura aniztasunaren kudeaketa, beraz, gai konplexua da eta arduraz hartu beharrekoa. Hori horrela izanik, eta Europatik zein estatuetatik inposatu dizkiguten migrazio lege eta araudi eskubideurratzaileek bestelakorik badiote ere, EH Bildutik argi daukagu pertsona guztiok daukagula duintasunez bizitzeko eskubidea eta, edonon jaioak izanik ere, bizitza duin horren bila edonora joateko askatasun osoa.
Hori dela eta, EH Bildurentzat, norberaren identitatea erabat errespetatuz, herri honetan bizitzea erabaki duen pertsona oro euskal herritarra da, edonon jaioa dela ere; eta euskal herritar guztioi bermatu behar zaizkigu eskubide, erantzukizun, betebehar eta aukera berberak, gure arraza, sexua, sinesmena, etnia, identitatea, sorlekua edo nazionalitatea edozein dela ere. Eta hori erakunde publikoen lana da.

Herrian arlo honetan ikusten ditugun hutsuneak kontutan izanda ondorengo neurriak eta proposamenak jasotzen ditugu: http://onati.ehbildu.eus/2015/04/05/kultur-eta-jatorri-aniztasuna-oinarri-ideologikoak-eta-proposamen-zehatzak/

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak