Hezkuntza euskal herritar ororen eskubide indibiduak zein kolektiboa da, herrien zein norbanakoon garapen integralerako ezinbesteko tresna. Jendartearen oinarrizko zutabea da, alegia. Honengatik, Euskal Herriaren garapen kolektiboaren zerbitzuan egongo den Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzea da gure lehentasuna.
• Herri gisa: Estaturik gabeko herria izaki, behar beharrezkoa dugu gure herriaren biziraupenerako zein
garapen eta egituratze sozial, politiko, ekonomiko, kultural eta linguistikorako.
• Norbanako gisa: euren garapen integrala bultzatuz pertsona euskaldun, aske, autonomo, sortzaile,
kritiko eta ekintzaileak hezteko; jendartean elkarbizitzeko gai izango direnak.
Oinarri ideologikoei dagokionez ondorengoak azpimarratzen ditugu hezkuntza alorrean:
1. Hezkuntza nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialerako oinarrizko zutabe da. Herrien zein norbanakoon garapen integralerako ezinbesteko tresna da hezkuntza
2. Hezkuntza herritar ororen ardura eta erantzukizuna da; eskola komunitateko sektore guztiena zein herritar ororena.
3. Haurra edota ikaslea hezkuntza prozesuan subjektu aktibo gisa aitortzen dugu.
4. Hezkuntza inbertsioa da, ez gastua.
5. Gure helburua Hezkuntza Sistema Propioa da.
Herrira begirako proposamenei dagokionez ondorengo ekimenak bultzatu nahi ditugu datozen urteetan:http://onati.ehbildu.eus/2015/04/04/hezkuntza-oinarri-ideologikoak-eta-proposamen-zehatzak/