Gizarte zerbitzuak Ongizate Estatuaren oinarrietako bat dira eta eskubide unibertsal eta subjektibo gisa eratu behar dira. Hala eta guztiz ere, gizarte zerbitzu sistema ahul baten aurrean gaude, eskubide hauek bermatzeko gai ez den sistemaren aurrean: diru hornidura eskasa, pribatizazio maila altua eta lurralde desoreka izan ditu beti sistema honek.
Errealitate honen aurrean, salbuespenik gabe, pertsona guztien eskubide sozialak bermatuko dituen ardura publikoko eredu bat sortu behar dugu.
Eredu horrek ondorengo oinarri ideologikoak izango ditu:
1.Gizarte zerbitzuen sistema publiko eta unibertsala sortzea.
2. Salbuespenik gabe, pertsona guztien eskubide sozialak bermatzea.
3. Hiritar bakoitzari existentzia duina bermatzeko adinako baliabideak ematea.
4. Zainketen lanaren onarpena eta lan hauek duintzea.
5. Zainketak libreki aukeratu eta egiten direla bermatzea.
6. Pertsona guztien integrazio osoa sustatzea, gizarte bazterketa eta desberdintasunei aurre
eginez.
Proposamen zehatzei dagokienez ondorengo loturan duzue ikusgai: http://onati.ehbildu.eus/2015/04/03/ongizatea-oinarri-ideologikoak-eta-proposamen-zehatzak/