Tokiko Garapena: oinarri ideologikoak eta proposamen zehatzak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2015ko api. 2a, 08:51
Tokiko Garapen politikak planteatzerako orduan ondorengo oinarri ideologikoak izango ditugu kontutan

Tokiko Garapenaren aldeko apustua egiten dugu. Horretarako Txantxia bezalako tresnez baliatuko gara eta bere garapena dimentsio berrietatik egingo dugu. Ondorengoak dira Tokiko Garapenak oinarri izango dituen printzipio ideologikoak:

1. Egoera sozioekonomiko injustu honi ezingo diogu berau sorrarazi duen eskema sozioekonomiko berarekin aurre egin. Beraz, herritarrekin batera eraikiko dugun tokiko garapen-eredu berriak eskema eta balio berriak izango ditu oinarri.
2. Langile eta herri klaseen ongizatea lortzeko ikuspuntu ekonomizista hutsak alboratu eta elkartasunean oinarritutako garapen-eredua eraiki beharrean gaude.

3. Gure eskualdearen garapen sozioekonomikoa behetik gora hausnartu, eztabaidatu, diseinatu eta adostu beharko dugu, kanpotik gure arazo guztiak konpontzera etorriko den eragilerik ez baita existitzen.
4. Tokiko garapenaren azken helburua herritarron eta ingurumenaren ongizatea izatea lortzeko, ezinbesteko izango dugu herritarren aktibazioa, prozesuarekiko atxikimendurik gabe nekez lortuko baita bilatzen ditugun fruituak lortzea.
5. Tokiko garapenak ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzeko aukera eskainiko digu, ekonomiarekiko urruntasuna eta beldurra gaindituz eta etorkizuna eraikitzeko ilusioa piztuz.

 

Proposamen zehatzei dagokionez ondorengo loturan aurkitu ditzazkezue: http://onati.ehbildu.eus/2015/04/02/tokiko-garapena-oinarri-ideologikoak-eta-proposamen-zehatzak/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak