Pasa den ostiralean hautagai zerrenda aurkeztu genuen. Gaurtik aurrera Goienako EH Bilduren Komunitatean alorrez alor oinarri ideologikoak eta proposamen zehatzak aletzen joango gara. Gaurkoan Gazteria alorrarekin hasiko gara eta hauek dira oinarri ideologikoak:
1. Gazteriak krisiaren eta oro har sistemaren ondorio latzak modu berezituan pairatzen ditu. Bizitza politikoan, gazteriaren parte-hartze zuzena ezinbestekoa da, dagozkion eskubide eta beharrizanei erantzuteko eta jendartea eraldatzeko.
2. Gure helburu den zapalkuntzarik gabeko jendartea eraikitzeko gazteria ahalduntzea nahitaezkoa da. Bide horretan, parte-hartzea izango da EH Bilduk garatuko duen gazte politikaren oinarri nagusia. Horrela bermatuko dugu, eremu guztietan, gazteriaren ahotsa entzuna eta aintzat hartua izango dela; eta, ondorioz, gazteria ahalduntzeko prozesua eraginkorki gauzatuko dela.
3. Ez gatoz gazteriarentzako programa konkretu batzuk, edo laguntza ildo jakin batzuk sustatzera eta bideratzera. Gazteak erabakien parte izatea nahi dugu, gazteoi zuzenduriko politika konkretuetan zein politika orokorretan. Horregatik da EH Bildu, beste proiektu guztien aurrean, alternatiba erreal bakarra.
Proposaman zehatzak ondorengo loturan aurkituko dituzue: http://onati.ehbildu.eus/2015/04/01/oinarri-ideologikoak-gazteria/