EH Bildutik bat egiten dugu Kartaren eduki eta helburuekin eta dei berezia egin nahi dizuegu Bilbon arratsaldeko 17etan Bihotz Sakratu plazatik eta Iruñean, 17.30etan Antoniutti parketik abiatuko diren manifestazioetan parte hartzeko.
Aldaketa politiko eta soziala izan dira hasieratik EH Bilduren ikur nagusiak, eta ereduaren aldaketa eremu guztietatik bultzatzea gure lehentasun politiko eta soziala izan behar da. Horregatik aldaketa horren motorra eta protagonistak izango garela barneratu eta erakutsi behar dugu, herriz herri, auzoz auzo.
Egoera sozioekonomiko larri batean murgilduta gaude; milaka famili diru sarrerik gabe daude, milaka pertsona lanik, diru laguntzarik, etorkizunik gabe. Baina honetara ekarri gaituztenek, aldaketa ekidin nahi dute.
Horren aurrean premiazkoa da aurrera jotzea, porrot egin duen ereduari buelta eman. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugunean gure politika ekonomiko eta sozialaz ari gara ere, gure herriaren etorkizuna justizia sozialean oinarritu behar delako. Horregatik “Dena erabaki dena aldatzeko!” Aldaketa garaia da eta aldaketa garai hori kalean antzeman behar dugu, kalean ikusi behar dute. Beraz, larunbatean Iruñean eta Bilbon kalean ikusi behar gaituzte Eskubide Sozialen Karta, Euskal Herrian aldaketarako eta etorkizuna eraikitzeko bitarteko bezala aldarrikatzeko.
http://onati.ehbildu.eus/2015/03/12/m14-dena-erabaki-dena-aldatzeko/