Urrats bat eman, gelditu, norabidea egokia den aztertu, beste urrats bat eman
eta urrats guztiak batu, konpartitu, eztabaidatu eta adostu
Mila urrats eman eta ez gelditu, hamar mila urrats egin eta herri taupadak entzun
eta berriro norabidea berraztertu, konpartitu, eztabaidatu, adostu
eta argudioak sendotu, seduzitu, bidelagun guztiei lekua egin
eta horrela urrats berriak planifikatu, horrela Euskal Herria askatu.
Martxoaren 7an zuekin izanen gara, kartzelako patioan ere zuekin urratsak konpartituz.
Arnaldo Otegi,
Logroñoko espetxean, 2015eko martxoak 4
Zatoz zu ere larunbata honetan BEC-era. Autobusean izena eman daiteke Arrano edo Ona tabernetan
https://www.youtube.com/watch?v=FSTiOJXbQj4