Munduan eta Euskal Herrian egoera politiko erabakigarria bizi dugu. Herriak altxat-
zen ari dira beren buruaren jabe izateko, besteak beste Irlanda, Eskozia, Katalunia edo
Grezian ikusten ari garen moduan. Herrien bidea herritarren urratsetan, erabakietan,
dago. Eta ez beste inorenean. Baita Euskal Herrian ere.
Askatasuna irabazteko abiatu dugu Euskal Bidearen proposamena. Aspaldian hasi zen
bidea osatzen noski, baina gaur eta hemen gure betiko helburua begi erabat argiekin
ikusten dugu: urrun, oso urrun heldu gara herri bezala eta independentziaren ametsa
errealitate bihurtzeko sekulako aukera dugu esku artean.
Borroka, antolaketa eta elkartasuna funtsezkoak izan dira orain artean bidean aurrera
egiteko. Funtsezkoa izan den eta izango den moduan herritarren parte hartzea. Herri-
tarra, norbera bere hitzekin eta ekintzekin, esperientzia eta esperantzekin, bidelagunen
eskutik, bide txikietatik bide handietara, taldean antolaturik, multzoetan lanean ... herri-
tarrak finean, herrigintzan.
Zalantzarik ez dugu: herri honentzat askatasuna lortzeko biderik eraginkorrena inoiz
osatu dugun bidelagunen multzorik handiena eta zabalena osatzea da, zugandik hasita,
herrigintzarako prest zauden horrengandik hasita, era guztietako ekimenen bitartez eta
ekimen hauek guztiak elkarrekin josiz, Euskal Herrian demokrazia eta justizia soziala
eraikitzeko gai izango garenak.
Martxoaren 7an urrunago joan nahi dugu zurekin, aurrera egin Euskal Bidean. Ho-
rretarako plaza handi batean elkartzea proposatzen dizugu, Barakaldon, BEC aretoan.
10.000 urrats marraztuko ditugu bertan, neurri, kolore eta jatorri ezberdinekoak. Eta
zu ere bertan nahi zaitugu, bidearen zati honetan parte hartzen.
BECen independentziaren aldeko oihua izango da nagusi. Guretzat irtenbide errealista
bakarra Euskal Estatu independentea delako. Inoiz izan ditugun baldintza onenak ditugu
horretarako eta inoiz baino ozenago aldarrikatuko dugu: euskal jendartearen gehien-
goarekin batera gure herriaren askatasuna irabaztera goaz! Zurea da beraz, urratsa.
Oñatitik autobusa egongo da. Izen ematea Arrano eta Ona tabernatan egin daiteke
http://onati.ehbildu.eus/2015/02/27/independentziaren-aldeko-10-000-urrats-becen/