Markel Olanoren adierazpenen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2015ko ots. 23a, 11:04

Markel Olano EAJko ahaldun nagusirako hautagaiak atzo Oñatira egindako bisitan adierazi zuen azken lau urteetan EH Bilduren eskutik oso gutxi egin dela enpresa eta ekintzailetasunaren inguruan eta egin dena penagarria izan dela. Gaineratu zuen enpresekiko ez daukagula konpromisorik eta beraietatik oso urrun gaudela.

Adierazpen hauen aurrean EH Bilduren UDAL TALDEAren izenean ondorengoa adieraztea nahi dugu:

  1. Legealdi hasieratik Sozioekonomia Foroa abiarazi genuen eta berau izan da enpresa eta eragile ezberdinak egitasmo eta proiektuak partekatu eta martxan jartzeko gunea.
  2. 2012. urtean burututako egoera sozioekonomikoaren diagnostikoa enpresaz enpresa aurkeztu genuen, bisita egiteko aprobetxatu eta beraien kezkak jasotzeko.
  3. 2011-2015 legealdian sustatu ditugun autoenplegu programetatik 53 lanpostu sortu dira eta 80.000€ inbertitu dira. PNVK ZUZENDU ZUEN 2007-2011 legealdian 24 lanpostu sortu eta 43.000€ inbertitu ziren.
  4. Herriko enpresa ezberdinek izan dituzten era ezberdinetako zailtasuen aurrean bitartekaritza lanak egin ditugu zegozkion erakunde eta instituzioen aurrean eta herriko industria ezberdinen egoera larria arintzen lagundu du horietako gestio bat edo bestek.
  5. Merkataritzara bideratutako laguntzetan igoera nabarmena egon da legealdi honetan eta bertako produktuarekiko erakutsi den konpromisoa era handiagoa izan da, herri bazkariak bertako produktuekin egitetik bertako produktuen promozioraino eta gastu ihesa saihesteko neurriak hartu dira.
  6. Herriko enpresa txikiari bideratutako langabetuen kontratazio diru-laguntza lerroa ere abiarazi dugu legealdi honetan eta ikasketak amaitu berri dituen herriko gazteentzat Oñatiko enpresetan lanerako lehen aukera izateko beka laguntza batzuk prestatzen ari gara.

Pentsatzen dugu aurre kanpainako mezuetan ere zorroztasunez jokatu behar dela eta denak ez duela balio. Herriko enpresa, autonomo , ostalari eta merkatari gehienek duten iritzia bestelakoa dela deritzogu  eta Olanok egindako adierazpenekin bat egiten ez dutela pentsatzen dugu, horietako batzuk goizean zehar adierazi diguten bezala.

 

http://onati.ehbildu.eus/2015/02/23/markel-olanoren-adierazpenen-aurrean/

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak