Oñatiko EH Bildutik aurrera jarraitzen dugu 2015-2019 urteetarako herri proiektu eta plangintzarekin. Sozioekonomia arloak enplegua, industria, merkataritza/ostalaritza eta turismoa hartzen ditu bere baitan eta orain arte jasotako ekarpenak aztertu eta proposamen berriekin arloko jarraibideak zehazteko bilera irekia antolatu dugu.
Bilera irekia otsailaren 18an izango da, arratsaldeko 19:00etan erabilera anitzeko gelan (Bidebarrietan).
Bertaratu ezin duzuenok oraindik garaiz zaudete ekarpenak egiteko ondorengo loturan: ekarpenak
Bestalde arlo hau gidatu beharko lukeen pertsonen proposamena ere egin dezakezue ondorengo lotura erabiliz: proposamenak