Astelehenean, Guardia Zibilak euskal presoen 12 abokatu eta beste lau lagun atxilotu izana bakearen, bizikidetzaren eta normalizazio politikoaren aurkako eraso larria eta ulertezina da Euskal Herriko gizartearen gehiengo zabal batentzat. Euskal jendartea jada nazkatuta dago horrelako operatiboekin, bake prozesuaren garapena oztopatzea baino ez dutelako bilatzen.
Asteartean aldiz, Auzitegi Gorenak, presoen oinarrizko eskubideak errespetatzea edota legea era positiboan aplikatzea erabaki ordez, presoen zigorra luzatzeko salbuespeneko neurriak hartu zituen. Erabaki horren ondorioz frantziar estatuan jada beteak dituzten zigorrak ez zaie kontatuko eta berriz bete beharko dituzte euskal presoek. Neurri hau aplikatu dakieke gure herrikide den Aittori ere.
Bakea, demokrazia eta askatasunaren eszenatokia bultzatzeko eta lortzeko aukeraren aurrean Estatuaren estrategia tentsionamenduan eta gatazka iraukortzearen aldekoa da, eta horren zerbitzura bere esku dauden bitarteko politiko eta legal guztiak erabiltzen ari da.
Honen aurrean mobilizatzea besterik ez zaigu geratzen eta guzti hau salatzeko, datorren larunbatean, hilak 17, arratsaldeko 17:00etan Donostian burutuko den manifestaldi nazionalarekin bat egiten dugu. Oñatitik 15:00etan autobusa aterako da eta izen ematea arranon egin daiteke.
GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA, BAKEA!!