Pasa den igandean Oñatiko Auzoko Eguna ospatu genuen, eta horretarako goizeko hamaiketan geunden hitzartuak Correos pareko autobus geltokian. Hamabost lagun elkartu ginen Arrikrutzeko kobara joateko eta bitartean beste bi lagun Berezaoko Elkartean geratu ziren gerorako bazkaria prestatzen. Arrikrutzeko txangoa oso polita joan zen, gehienek lehenengo aldia baitzuten, eta batzuen kasuan inoiz kobazulo batean egon gabekoak ziren. Hau guztia euskara giro jatorrean egin genuen, baita bisita bera ere.
Berezaora iritsi ginenerako kanpoko mahaian zain genituen sagardo botilak eta txorizo apur bat. Goraintzi eta ohore sukaldean aritu ziren Maika eta Ainhoari. Oilasko errea patatekin dastatzera iritsi aurretik entsalada eta kroketa goxo askoak ere jan genituen. Postrea ere ez zen gutxigorako izan. Eta konpainia eta lagun artea ezin hobea. Bejondaizuela guztioi.