Egitetik ordaintzera

Erabiltzailearen aurpegia Onintza Legorburu 2021ko mar. 5a, 00:00

Telezaborra ikusi zalea naiz. Ikusi nezake euskaldunok behia jeztera bidaltzen gaituen reality berria, baita elkarri oihuka hitz egiten dioten Espainiako kateetako saioak ere. Entretenimendu hutsagatik ikusi ohi ditut, gainera, saio hauek. Eta bereziki entretenigarria suertatzen zait Espainiako Estatuko Cuatro kateko First dates saioa.

Saioan, elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartzen dituzte afaltzeko, eta helburua maitasun istorio baten sorrera litzateke. Programa honen maitasun eredu erromantikoa alde batera utzita, badirudi saio honetara bertaratzen direnen profila norberarena baino askoz ere progreagoa dela: mundu guztiak praktikatzen du polimaitasuna, bisexual zein pansexual gisara identifikatzen dira partaide asko…

Baina bada gauza bat bereziki harritzen nauena: (ia) beti, bikote heterosexualetan, gizonezkoak ordaintzen du afaria. Jada gainditutako kontutzat neukan paternalismo kiratsa darion ekintza hau. Baina telebista saio honetan, bederen, norma da.

Ezin nezake esan azken hamarkadetan emakumeon eskubideen alde ez denik aurrerapausorik eman. Baina bide asko dugu egiteko.

Esaterako, 2018ko Eustateko datuen arabera, etxeko eta zaintza lanetan, emakumeok gizonek baino ia bi ordu gehiago igarotzen baititugu egunean.

Afariak egitetik ordaintzera igarotzea nahi dugula, alegia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak