Hemen

Erabiltzailearen aurpegia Onintza Legorburu 2020ko aza. 28a, 00:00

Euskaraz entzun eta bizi ahal izan ditugu. Antzuolan herrigintzako bileraren batean, Bergarako eskolan, Oñatiko lantegian edo Arrasaten parrandan. Lan bileretako a(r) zalpenak, gure gorputzaren gaineko iritziak, baita gure izaera epaitzen dutenak ere.

Indarkeriak milaka aurpegi ditu. Eta edonon gertatzen den neurrian, hemen ere bai. Hala ere, "gizon guztiok ez" edo "not all men" entzun eta irakur genezake sare sozialetan. Edo: "Bo, hi, honek flipauta jaetzek, danok ez gaittuk berdinak". Beti besteengan, kanpokoengan, "gu"-an kokatzen ez diren horiengan ikusi izan dugu indarkeria. Eta bada garaia gizonok –"euskal gizonok"– "honek flipauta jaetzek" esatetik, "neuk be bajaukat zer egina" esatera igarotzekoa.

Letretakoa naizen arren, ekuazioa nahiko erraza da. Nire inguruko emakume guztiek jasan izan badute indarkeria motaren bat –eta, sarri asko, egunerokoan–, nire inguruko gizon batzuk bederen… Atera ditzala bakoitzak bere kontuak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak