Polarizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Abasolo

Polarizazioa. Hainbat zelularen mintzari dagokionez, mintzaren alde banatan dagoen karga elektrikoaren desberdintasuna

Sodio-potasio ponpa bidez hainbat prozesu ahalbidetzen dituena; esaterako, nerbio-bulkada. 

Polo kimiko horiek elkarlanean dihardute sistemak funtzionatu dezan. Gure gizarteko poloak, aldiz, gero eta deskonektatuago gaude. Bien arteko arrakalak gero eta sakonagoak dira. Dikotomietan aurkezten dira arazo guztiak, ados egon gaitezkeenak ere A edo B absolutu eta aldaezin gisa aurkezten ditugu. Alde edo kontra. 

Gure ideiak landu, eztabaidatu eta partekatzeko baino gehiago, besteei aurre egiteko argumentuak eratzeko elkartzen garela dirudi. A ez bazara, B defendatzen duzu. Horrela babesten ditugu muturreko jarrerak. Polarizazioarekin despolarizazioa ere ikasi genuen, baina gure gizartean ez dirudi prozesu automatikoa denik. Mintza iragazkorra den bitartean zubiak eraikitzea gure esku dago, zurien eta beltzen artean beste kolore batzuk badaudela bistaratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak