Irratsaio bila

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Abasolo 2026ko ekainaren 17a

Atzerrian bizi naiz.

Aurreko astea etxean pasa nuen. Nostalgia goxatzeko, euskal lurrak utzi arte irratia entzuten gidatu nuen, seinalea galdu arte.

Pribilegio hutsez, oinez joaten naiz lanera, nostalgia goxatzeko Berri Txarrak, Olaia Inziarte edo Oskorri entzuten.

Aste honetan, ordea, logistika optimizazio batengatik, autoa hartu behar izan dut lanera joateko goizeko zortzietan. Etxeko irratian bezala, albistegi txiki bat egoten da orduan; eguneko titularrak gailentzen dituzte.

Ustez laikoa den lurralde honetan, goizero-goizero zen hizpide aita santuak Madrilera egindako bisita eta berak, denon aita dela dioen honek, defendatu dituen eskubide batzuk, norbanako batzuk eta komunitate batzuk. Kritika ere ez zen falta goizero eman dioten espazio zabalean.

Santua ez naizenez, akats asko egiten ditut. Zein izan da aste honetan egindako larriena?

a) Kotxi hartu.

b) Irratixa gaizki sintonizau.

d) Errosaixua etxian laga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak