Erabiltzen ez dena galdu egiten da

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Abasolo 2026ko urtarrilaren 27a

Aterkina hartukot?

Ez, urrin da. Jo, ba urrin badao, merezi dau aterkina hartziak. Ezetz esango neuke, benetan da urrin. Hoixe ba, urrin eonda hartuz gero hobeto. Ezetz ba, urrin dala. Estazinotik urrin badao busti ingo ga. Ezetz ba, urrin dala!!! Urrin, urrin, lejos? O hurrean, tipo bertan? Urrin, bertan. Aaaaaaaa eske ulertzen notzun urrin, urrin. Ez ez, ezta apartin, bertan da.

Badira hamar urte Madrilgo gela batean antzuolar eta ondarrutar ezagutu berri batzuek horrelako elkarrizketa bat izan zutela. Ez da zehatza, urteen poderioz ahanztura gailendu da. Orain elkar ondo ulertzen dute, gaztelaniaz gain euskara ere ikasi zuten Madrilen.

Erronka bat da beste hizkuntza bat ikastea, are gehiago atzerrian murgilketa totala egitea. Beste egitura eta beste ohitura batzuk ikastea. Liburutik benetako hizkuntzara salto egitea polita da. Lana eta energia eskatzen du, burmuina bor-bor elkarrizketaren erritmoa jarraitu nahian. 

Sekula ez nuke pentsatuko niri gertatuko zitzaidanik. Euskara astiro dator, kostata. Ohitura galdu dut, edo hori espero dut. Erabiltzen ez dena galtzen baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak