Amesten

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Abasolo 2023ko uzt. 22a, 12:10

Zein da zure ametsa? Zer amesten duzu?

Galdera sinpleak dirudite, baina, sarri, ez dugu erantzunik edo ez gara erantzuten ausartzen. Beteko ez den beldurrez. Lotsaraziko gaituzten beldurrez. 

Egunerokotasuneko errutinan, denbora falta eta produktibitatea ditugu aitzakia. Ametsak itzaltzen ditugu, urrun ikusten ditugu eta frustraziotik babesten dugu geure burua. Ez lortzearen beldurrak eta galduko dugun pisuak balantza irabazten diote gure irudimenari. 

Saiatzeari uzten diogu edo ez gara saiatu ere egiten. Ametsak ametsetan uzten ditugu, bazterturik. Eta gure egunerokotasunean murgiltzen gara. Gutxi batzuen ametsak betetzen direla ikustean, gainera, "zer-nolako zortea" edo "horrek bai asmatu" bezalakoak entzun ohi dira, inbidia kiratsa dariela. 

Ausartu gaitezen amesten. Gure ametsetatik gertuago bizitzen, ametsak errealitate bihurtzen. Gure desio eta gogo sakonak merezi duten errespetuz eta maitasunez tratatzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak